Izen-emateko epea 2026ko apirilaren 20an irekiko da.
Jarraian zehazten diren prezioak hizlari edo entzule gisa konferentziara joaten den pertsona bakoitzarentzat dira. Online parte-hartzeari dagokionez, hizlarientzat bakarrik da posible, eta inola ere ez entzuleentzat.
Kongresuan izena emateko, Euskal Herriko Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko KUTXABANK bankuaren ES19-2095-0292-9232-3908-8081 kontu-zenbakian sartu behar da dagokion diru kopurua. Sailaren helbidea: Sarriena auzoa z.g. 48940 Leioa (Bizkaia). Salbuespen bakarra EHUren kontu zenbakiren batetik (ikerketa-proiektuak, sailak etab.) ordaindu behar duten EHUko langileak izango dira, hauentzako barne-fakturazio bat egingo baita (info@geink.eus helbidera posta elektronikoz eskatu).
Ordainagiria inskripzio-formulariora igo beharko da. Zenbatekoari dagokionez dauden modalitate desberdinak zehazten dira jarraian:
- Izena emateko prezio murriztuak 2026ko apirilaren 20etik maiatzaren 25ra.
Izen-emate murriztua entzuleentzat: 20€
Izen-emate murriztua online egongo diren ponenteentzat: 30€
Izen-emate murriztua bertaratuko diren ponenteentzat: 40€
Graduko ikasleen edo langabetuen izen-ematea: 20€ (tarifa murriztuaren egiaztagiria inskripzio-formulariora igo beharko da).
- 2026ko maiatzaren 26tik ekainaren 1era izena emateko prezioak:
Entzule presentzialen izen-emate arrunta: 20€
Ponente presentzialaren izen-emate arrunta: 50€
Online ponentzia aurkeztuko dutenen izen-ematea: 40€
Graduko ikasleen edo langabetuen izen-ematea (ponente edo entzule): 30€ (tarifa murriztuaren egiaztagiria inskripzio-formulariora igo beharko da).
- EKITALDI SOZIALA:
