AURKEZPENA
Geopolitika eta Eremuko Ikerlanen Nazioarteko Kongresua (GEINK) Nazioarteko Politika, Geopolitika eta Eremuko Ikerlanen ikerketari eta analisiari buruzko truke akademiko eta sozialerako gune bat da. Honen lehen edizioa Bilbon, 2024ko irailaren 11, 12 eta 13an egin zen EHUren Politika eta Administrazio Zientzia Sailak, Geopolitikaz Ikerketa Taldeak eta Parte Hartuz Ikerketa talde kontsolidatuak antolatuta.
Hegemonia globalaren aldeko borrokan gertatzen ari diren aldaketetan jarriko izan genuen arreta. Mendebaldearen gainbeheraren aurrean Hegoalde Global heterogeneoaren indartzea nazioartean, arlo ekonomiko eta politikoan gero eta emantzipatuagoa agertuz. Hortik zetorren “Iparrorratzak iparraldea adierazten ez duenean” izenburua. Errealitate hori aztertu eta eztabaidatu genuen 10 mahaitan, 61 ponentzia aurkeztu zirelarik; eta baita ere antolatutako lau hitzalditan (Tica Font, Sani Ladan, Silvina Romano eta Irene Zugastiren parte-hartzearekin) eta hiru mahai-ingurutan (Itziar Mujika, Iratxe Perea, Borja Macias, Asier Blas, Nahia Sanzo eta Aitor Saizen parte-hartzearekin).

